Patxuko Nice taldeak hamargarren urteurrena ospatzeko hiru opari egin dizkigu.
“Nada” abestia izan zen taldeak kaleratu zen estreinakoa. Orain berriro grabatu eta atondu dute Pello Gorrotxategiren estudioan.
Bigarren berrikuntza, Doctor Deseo taldeko Francis Diez abeslaria izan da gonbidatu berezia. Nada abestiak asko zor zion Doctor Deseori, eta atondurarekin badirudi benetako Doctor Deseo taldearen kantu berri baten aurrean gaudela.
Hirugarrena, duela hamar urte marrazkiekin egindako bideoklipa dotoretu da koloreztatuta eta hainbat marrazki berri sartuta. Egilea Edu Gonzalez da (Tropofilms ekoizpen-etxeko zuzentzeaz gain, zinema eta telebista ekoizpenetako arte sailen diseinu grafikoaren arduraduna da).
Lan biribila egin du klip berrian. Patxuko Nice taldeak sentimendu handiko power-pop abestian ondu du.
Julie-k “Sensibilité” abestiaren bideoklipa aurkeztu du
Kanta honek sentitzeko eta bizitzako une bakoitza intentsitatez bizitzeko gaitasuna aldarrikatzen...




![[EH KONTRATAZIOA IREKITA] MONDRA](https://baga-biga.eus/wp-content/uploads/2025/12/DE-RONDA-©-Sofia-Taboada-400x250.jpg)
0 iruskinak