Ene 16, 2025 | Single kaleraketa

 

Kilimak taldearen bigarren diskotik aukeratutako lehen singlea “Ezer ez da betiko” abestia da. “Irrikitan” diskoko kantu guztiek dantzara gonbidatuko gaituzte, eta denok batera mugituko dugu gorputza alaitasunean. Merengue-pop estilokoa da aurkezpen kantu hau, eta Dominikar Errepublikako erritmo honek jendetza erakarri du eta, egun, artista askok erabili ohi du, baita Kilimak taldeak ere, euskarazko merengue-pop hau onduz, “Ezer ez da betiko” izenburuarekin. Kantuak bizitzaren iragankortasunean du oinarria, eta bikotekide baten bizipenak islatu nahi ditu. Bideoaren ekoizpena LSFILMS64-k egin du.

 

 

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN