Sep 11, 2026 | Single kaleraketa

48280 taldeko Txoron, Lil, Besz, Ruizma eta Karzuk indarrak uztartu dituzte beste behin aurtengo udari merezi duen amaiera emateko, “Tropikal” izenburupean kaleratu duten single berriarekin.

Uda bizi-bizia izan du talde lekeitiarrak, “Bandida” singlearekin eman zioten ongietorria eta urrenez-urren kaleratu dituzte “Udako Amore”, “Ey ma” eta “Udi ezta amaitzen”. Nahi ala ez, uda bere amaierera dator baina ez ordea beroa; “Tropikal” kaleratu berriak udako gau beroen aldarria egiten du, betiko tabernan nahi gabe luzatzen diren dantzaldiena, udako maitale eta maiteminena.

Diabru guztiak batera

Hau da boskote lekeitiarra bere osotasunean aurkeztu den lehenengo kantua. Orain arte taldeko kideek elkarrekin kolaborazioan egindako lanak entzun ahal izan ditugu baina, azkenean, taldeak duen guztia jarri du sutan, eta emaitza entzutea zoilik ez dago batasun honen indar itsaskorra nabaritzeko. Orain arteko abestietan jorratu izan duten soinuarekiko fidel badira ere, afro-beat zantzuak uztartu dizkiote “Tropikal”-en haien eraginei, soinu fresko eta, nola ez, dantzagarri berri bat lortuaz.

Udaro

Hilabete baino gutxiago igaro da taldeak “Udaro” EP laburra kaleratu dutenetik, eta, dagoeneko, etorkizunean etor daitezen lan berriak entzuteko gosea pizten ari da 48280. Gose dira lekeitiarrak alajaina, egunez egun bizitza jateko, udak, gauak, dantzak dakarrena dastatzeko, kantuz kantuz eta oholtzaz oholtza. Uda agurtzen ari gara bai, baina beroak jarraituko du 48280ren festak aurrera darraion bitartean.

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN