Gaur, irailaren 11n, plataforma digital guztietan dago entzungai Magala, Haize-arrosaren eta Faltriqueiraren abesti berria. Eneritz Gorritxategiren hitzak ditu eta amamei egindako omenaldi hunkigarria da: euren istorioak eta babes-indarra goraipatuz, euskara eta galegoa batuz.
Abestiarekin batera YouTuben ikusgai dagoen bideoklipa ere argitaratu dute; kantaren samurtasuna irudi bihurtzen duena eta belaunaldien arteko izaera poetikoa azpimarratzen duena.





0 iruskinak