Kuarteto erritmo eta pop arimarekin, abesti honek indarra, emozioa eta ospakizuna transmititzen ditu ekaitzaren ostean.
Letrak barrura begiratzera eta partekatutakotik berreraikitzera gonbidatzen du: “Konkistatuko ditugu bihotzak batera arrosa batekin / ta sendatuko ditugu zauriak gauean gure kantu honekin”. Elkarrekin sendatzeaz ari da, berriro eskuei heltzeaz, lagunartean argia aurkitzeaz. KONKISTAk keinu bat ere egiten die adiskidetasunari eta musikaren inguruan sortzen den talde-sentimenduari.
Bideoklipa eskuragarri dago jada Youtuben, eta abestia eskuragarri egongo da gainerako plataforma digitaletan azaroaren 20an, 23:59an, jarraitzaileak dantzatzera, ospatzera eta konkista honen parte sentitzera gonbidatuz.





0 iruskinak