Urteetan musika berririk argitaratu gabe eta 2025ean birarik gabe egon ondoren, ETSk bere isiltasuna hautsi du «ta orain zer?»ekin. Abestiak euskal musikako talde erreferentearentzat bidaia berri baten hasiera markatzen du.
Lan honekin, ETS genero urbanoan murgiltzen da, ohiko soinutik urrunduz. «ta orain zer?» Iñigoren istorio pertsonal batetik abiatzen da, bere buruarekin izandako elkarrizketa batetik, bai eta barnean guztiok dugun haurrari zuzendutako hausnarketa batetik.
Abestiak bizkortasuna eta nekea, emozioa eta hausnarketa uztartzen ditu, pop urbano bizi eta moderno bati forma emanez. Errutinaren eta zarataren erdian, ETS-k geldialdi bat proposatzen du, barrura begiratzeko eta berriz konektatzeko.
«ta orain zer?» plataforma digital guztietan eskuragarri dago dagoeneko, YouTubeko bideoklip batekin batera, abestiaren giro introspektibo eta emozionala indartzen duena.




![[EH KONTRATAZIOA IREKITA] MONDRA](https://baga-biga.eus/wp-content/uploads/2025/12/DE-RONDA-©-Sofia-Taboada-400x250.jpg)
0 iruskinak