Aurrera begira CD
El precio original era: 13,00 €.5,20 €El precio actual es: 5,20 €.
Des-Kontrol Aurrera begira CDa
37 disponibles
Más detalles
Des-Kontrol taldearen lan mardul baten aurrean gaude, eta zazpigarrena da. Des-Kontrol taldearen “Aurrera begira” diskoa punk-oi generoan gaur egun dagoenaren mailatik gorago dagoela esan dezakegu. Des-Kontrol taldeak 70eko hamarkadaren bukaeran eta 80koan Erresuma Batuan egosten zen punk-oi musika ekartzen digu, eraberritua, baina garai hartan oinarritua. Eragina zuzena eta argia da. Zergatik eraberritua? Punk-rock-oi oinarrietan duelako aterpea, eta gaurko soinuetan zutabe nagusia. Euskal Herriko musikari askok hango ispiluan begiratu zuten maiz 80eko hamarkadan Euskal Herriko Rock erradikalaren garaietan. Gaur egungo Des-Kontrol taldeak haren isla ekarri digu modu eroso eta erakargarri batean. Soinu indartsua, ahots lakar eta sendoa. Des-Kontrol taldeak ongi daki nola erabili punk-oi mugimenduaren osagai horiek guztiak eta, inolako aldarrikapenik egin gabe, mugimendu horren oinordekotza du bere eskuetan. Des-Kontrol taldearen lana bikaina da. Kantu laburrak, amorruzkoak, azkarrak, itsaskorrak antzinako eran ekoitziak. Des-Kontrol taldea pozik geratuko da sortu duen emaitzarekin, eta gure musika eszena ere bai.
Envíos y devoluciones
Tarifas de envíos:
España Peninsular 8,35 €
Islas Baleares: 18,00 €
Plazo de devolución 14 días
Consulta las condiciones de devolución





