Hesian taldeak "Hesian" zazpigarren diskotik bigarren singlea eta bideoklipa egin ditu "Infinitoarekin" abestiarekin. Grabaketa eta ekoizpen lanak TAOM-en eskutik datoz. Aktorea Amaia Ruiz de Galarreta da. Kliparen zuzendaritza eta gidoia Hesian taldeko Zuriñe Hidalgorena da
Infinitoarekin kantu misteriotsua da, izan ere, etorkizuna, ikusten ez duguna, ezezaguna… misteriotsua da. Arriskatzea, esperimentatzea eta intuizioa edo barruko ahotsa jarraitzea beharrezkoa delako, pauso bat harago ematera animatzen gaituen kantua da, etengabeko auto-ezagutza batean, infinitora bidean, ezezagunaren bila".