Benito Lertxundi, ia 60 urteko ibilbidean egindako kantaria, gogotsu dator 2020 arte etenik izan ez duen bira berreskuratzeko, kontzertuak baitira gehien maite dituen ariketa, bere entzuleekin harreman zuzena ahabidetzen diona, eta aldioro errepikaezina dena. Benito Lertxundiren zuzenekoek badute inguratzaile edo limurtzaile efektua, ikuslea txunditzeko erraztasuna, alegia. Bai, hori dute Benito Lertxundiren abestiek.
Baga-Biga bulego integralak kudeatuko ditu hemendik aurrera Benito Lertxundiren kontzertuak. Beraz, Benito Lertxundiri management lanak egingo dizkio Baga-Bigak, eta batera jardungo dute haren abestien transmisio kulturala sendotu eta biribiltzeko kontzertuekin.
Kalean da “Tropikal”, 48280 taldearen azken singlea
48280 taldeko Txoron, Lil, Besz, Ruizma eta Karzuk indarrak uztartu dituzte beste behin aurtengo...





0 iruskinak