Gora Herria 2009an sortu zen, Euskal Herrian egin izan den rock musikari omenaldi bat egiteko asmoz.»Gora Herria» izenaren idea nagusitzen hasiak direnei gure rock musika berrezkuratzeko asmoz eta gaztetxoagoak direnei gure historiaren zati handi hau erakusteko sortzen da. Beste alde batetik “Gora Herria” izenak beste jatorri bat badu, Negu Gorriaken abestiaren oroimenez. Euskal talde honen abestiek izan zuten eragina beraien printzipio adierazpenak zabaltzeko orduan, eta beste talde batzuei ateak irekiz eta mugak apurtuz. Momentu honen ondoren sortu ziren beste talde batzuen abestiak «Gora Herria»ren parte dira, honela iragana eta oraina bat egiten dira, antzinakoa eta gaur egungoa bat eginik aurkezten digutelarik.