Su garaian CD + DVD
14,00 €
Governors Su garaian CD + DVDa
15 disponibles
Xehetasun Gehiago
Governors talde arrasatearrek “Su Garaian” zuzenekoaren plazaratzen dute. CD+DVD honek 2015aren hasieran Bilboko Sntana 27 aretoan emandako kontzertua biltzen du, hala aro bati amaiera emanda; 2006an sortu zen taldea, eta lau disko kaleratu ondoren, zuzeneko honekin eta haren aurkezpen birarekin 2017rainoko atsedenaldi labur bat egiteko hautua aurkeztu du Governorsek. Diskoak 18 kanta kakarzki, 20 DVDan, kontzertu berezi hartarako atondu zen 360 graduko eszenatokiaren irudiekin; ezin ahaztu daitezke piroteknia eta gonbidatu bereziak: “Hienaren irribarrea” kantuari ahotsa jarri zion Naroa Gaintza, Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo “Kristal kolpatuak” abestian, eta Aitor Antruejo, taldeko gitarrista ohia “Galdutako Laztanak”, “Zuloak” eta “Uneak” kantuetan. Nahasketa eta ekoizpena taldearen ohiko teknikari Haritz Harreguyk egin du, Usurbilko Higain Estudioetan, Estanis Elorzak egin duelarik masterra Doctor Masterren.
DVDan ikusgai den kontzertuaren irudiak Arteman Komunikazioak grabatu eta muntatu ditu; bederatzi kamera erabili zituzten Santana 27ko emanaldia behin-betikotzeko, eta emaitza zein den ikusi besterik ez dago haien lan bikainaz ohartzeko. Bilbon sortutako giroa senti daiteke zuzenekoan, taldearen eta ikuslegoaren arteko gertutasuna begi-bistan, 360 graduko eszenatokiak erraztuta. Governorsen metal alternatibo sutsua taularatuta, inoiz baino kementsuago “Su Garaian” zuzenekoan.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





