Ago 7, 2026 | Single kaleraketa

48280 taldeko Txoron Lil eta Txusok firmatzen dute Lekeitioko taldearen azken singlea

Fresko eta dantzari dator 48280 taldearen azken singlea. «BANDIDA» izenburupean, udako gau amaigabeen kutsu lizun eta beroa abesti batean destilatu dute. Reggaetoiaren erritmo itsaskorra hautatu du taldeak euskal dantzalekuak sutan jartzeko.

Txoron eta Lil haien flow geldiezinaz kantuan eta Txuso eta Txoron ekoizpen lanetan, taldekideen abilezia argitara ateratzen dute, ez soilik kantagintzan, baita teknikan ere; teldeak berak autoekoitzi du abestia eta emaitza entzun besterik ez dago haren kalitatearen berri izateko.

Udako gau bat bezain bero, heze eta zoro dator «Bandida», 48280ren azken singlea, jada entzungai plataforma digital guztietan.

 

 

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN