Txapelpunk taldea 2018ko martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran Kuban egon zen. La Habanan bi kontzertu eman zituen, La Madriguera aretoan eta Cecilia aretoan (Aberri Egunaren ekitaldi-ospakizuna). San Cristobal herrian (Artemisa) Kultur Etxean jo zuten. Santa Clara herrian Mejunje aretoan. Guztira lau kontzertu. Dokumentalean kontzertu horietako irudiak daude eta baita Santa Clarako irrati batean Iñigitori egindako elkarrizketa. Kubako punk zaleek Txapelpunk taldearen abestiak buruz dakizkitela ikusi daiteke dokumentalean, baita euskaraz abesten ere. Interesgarria.
Doctor Deseo 20/40; desiraren gau magikoa 🎤🌟
Doctor Deseo 20/40: magiaz beteriko itzulera Doctor Deseo, euskal musikaren barruan ezinbesteko...





0 iruskinak