Oct 23, 2026 | Disko kaleraketa

Sweet Rage KO-LOREAK aurkezten du “13 kolore, loreen amaierarako”

Taldeak bere bigarren diskoa kaleratu du

Pop metala euskaraz egindako hamahiru abesti dira, hamahiru bideoklip eta hamahiru bideojokorekin batera datoz: entzuteko, ikusteko eta jolasteko disko bat.

Izenburuak bi irakurketa ditu. Alde batetik, KO-LOREAK: ñabardura ilun, bizi eta tristez betetako diskoa, taldearen logoko bost marretan ageri diren kolore berberekin, urdin ilunetik gorrira. Bestetik, KO-LOREAK: loreen amaiera, iluntasunak koloreak irensten dituen garaia, bizi dugun gerra aurreko egoera globalaren isla, gorrotoz, beldurrez eta ezintasunez betea.

KO-LOREAK ez da kontzeptu-diskoa, paleta bat baizik. Azken bi urteotan idatzitako abestiak dira, eta tonu ilun bera eta gizakiari buruzko ikuspegi ezkorra partekatzen dituzte. Autokritika, etsipena, emozioa eta ahal den bitartean gozatzeko beharra: horixe aurkituko dugu disko honetan.

 

 

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Your email address will not be published. Required fields are marked *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN