Sweet Rage taldeak KO-LOREAK aurkezten du “13 kolore, loreen amaierarako”
Sweet Ragek KO-LOREAK kaleratzen du, bere bigarren diskoa. Pop metala euskaraz egindako hamahiru abesti dira, hamahiru bideoklip eta hamahiru bideojokorekin batera datoz: entzuteko, ikusteko eta jolasteko disko bat.
Izenburuak bi irakurketa ditu. Alde batetik, KOLOREAK: ñabardura ilun, bizi eta tristez betetako diskoa, taldearen logoko bost marretan ageri diren kolore berberekin, urdin ilunetik gorrira. Bestetik, KO + LOREAK: loreen amaiera, iluntasunak koloreak irensten dituen garaia, bizi dugun gerra aurreko egoera globalaren isla, gorrotoz, beldurrez eta ezintasunez betea.
KO-LOREAK ez da kontzeptu-diskoa, paleta bat baizik. Azken bi urteotan idatzitako abestiak dira, eta tonu ilun bera eta gizakiari buruzko ikuspegi ezkorra partekatzen dituzte. Autokritika, etsipena, emozioa eta ahal den bitartean gozatzeko beharra: horixe aurkituko dugu disko honetan.





0 iruskinak