Pentsa dezagun une batez Hondarribiko aireportuan gaudela. Pentsa dezagun beste memento batez Sorotan Bele Gogoan ikuskizuna egiten duten musikariak aireportuko aretoan daudela. Eta horrelako zerbait entzun duzuela: adi bidaiari, promotore, udaletxe eta entzule agurgarriak, hemen doaz Sorotan Bele Gogoan ikuskizunaren azken deialdiak, azken eskaintzak. Beste herriren batek antolatu nahi badu emanaldi berri bat esan edo jakinaraz diezaiola Baga-Biga bulegoari.
Azken ikuskizunak dituzue Sorotan Bele Gogoan disfrutatzeko. Azkena Irunen izango da, maiatzean. Beraz, zure herrian antolatu nahi izango baduzu ikuskizuna, hau duzu azken aukera. Sorotan Bele Gogoan prest dago Irungo kontzertuaren aurretik beste hegaldiren bat egiteko, hartzeko. Eskerrik asko zuen arretagatik. Bidaia on.
– Otsailak 4, Lazkao
– Otsailak 10, Tafalla
– Martxoak 19, Azpeitia
– Apirilak 21, Ermua
– Apirilak 30, Legazpi
– Maiatzak 5, Irun
– Maiatzak 6, Irun
HEITXI-k «Ikusi Arte» irudikatzen du: Berri Txarrak taldearen klasikoaren irakurketa elektronikoa
Abesti batzuek bere horretan diraute denboraren poderioz. Eta abesti batzuek kontatzeko modu...





0 iruskinak