Self-Destruction CD

10,00 

Artista: Moonshine Wagon

Moonshine Wagon Self-Destruction CDa

97 disponibles

Xehetasun Gehiago

Urtez urte 100-150 datako girak egiten igaro ostean, Moonshine Wagon taldeak su apalean eta behar zuen arreta emanez sortu du haien laugarren diskoa, “Self-Destruction”. Kontzertu eta kontzertu artean aurkitu izan dute iraganean abesti berriak sortzeko momentua, laugarren lan luze honetarako ordea, abestiak lasaitasunez sortu ahal izan dituzte, eguneko gizartearen errealitateak hizpide dituen batasun handiko lan bat sortzea helburu. Disko kontzeptuala da laugarren hau, bere muinean egungo bizimoduaren abiadura azkar eta geldiezina eta bizi esperientziaren merketzea dituena “fast food” edo janari azkarraren aro hau hizpide. Lehen munduko arazoak, amodio eta harremanen kontsumo dinamikak edota janari azkarra bera dira lantzen dituzten gaietako batzuk; azken abesti hau taldeak euskeraz kantatzen duen lehenengoa da, azkar eta zakarra, kritika zorrotza egiten diona egungo bizimoduaren ziztuari. Euskarazko estreinuarekin batera, diskoak badakarzki beste zenbait sorpresa eta berezitasun; Sorotan Bele taldearen “Mariñelaren zai” ereserkiaren moldaketa, eta, taldearen umore eta eklektikotasuna erakusten digun Backstreet Boys-en “I want it that way”, diskoari amaiera ematen dion bonus track-a. Pandemiak eragindako geldialdi behartuak taldeari emandako gogoetarako tarteak, hamaikako berriaren sorrerarekin batera, Joel Bruñak taldea utzi eta Dagda-k bat egin duelarik, taldeari indar berriak eta soinu benetan trinkoa eman dio; horren erakusgarri Moonshine Wagonen “Self-Destruct” laugarren lan luzea.

Bidalketak eta Itzulketak

Bidealketa-tarifa:

Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €

Itzultzeko epea: 14 egun.

Kontsultatu itzultzeko baldintzak.