Amestutako lurraldea CD
10,00 €
Bastardix Amestutako lurraldea CDa
66 disponibles
Xehetasun Gehiago
“Amestutako lurraldea” izeneko Bastardixen bigarren diskak taldeak ondo ezagutzen dituen musika joeretan sakontzen du, naparren bizi-konstante haien ibilbide guztian zehar. Aire alaiak dira, oraindik ere amestutako askatasunaren lurralde hortara iris daitekeela amesten dutenak, bitartean sistemaren eta gizarte orokorraren gabeziak kritikatzen dituzten bitartean betiere.
Bastardixek hard rocka eta folk irlandarra ditu oinarri, hain dantzagarria den kutsu zelta bereizgarriarekin. Festaz gain, ordea, hitzen konpromezu eta zintzotasun azido eta zuzenak pisu handia hartzen du taldearen musikan. Abesti sinple eta erakargarriak dira oro har, zuzenekoan erraztasun handiz entzulegoaren muineraino sartzen direnak. Josu Erviti teknikariak bikainki asmatu du energia eta indar hau diskora itzultzen; soinu gihartsu eta trinkoa lortu du Ervitik, kolore askoko rocka eta borraska folkie-ak uztartzen dituena. Grabaketaren emaitza itsaskorra da oso lehendabizikoz entzuten denetik eta Bastardixen alderdi interesgarrienak erakusten dizkigu, kutsu askotariko rocka, hard rocka eta metala ere lantzen dituena, alaitasun eta festa giro etengabea helarazten duten folk irlandarra eta aire zeltikoak, han hemenka sakabanaturiko baladek goxatzen dituztenak. Salbuespenak, hala ere, ez du etengo Bastardixen soinu zurrunbiloa.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





