Baga-Biga: 20 urteko esperientziarekin, euskal musikaren zerbitzura
Baga-Biga musikarentzako eta musika posible egiten dutenentzako etxea da. 2005etik hona, artista eta taldeen ibilbidera lagundu dugu, diskoetxe eta kontzertu ekoizle modura, gertutasunez, konfiantzaz eta profesionaltasunez.
Diskoz disko eta kontzertuz kontzertu, benetako laguntza operatiboa eta arduratsua eskaintzen duen plataforma sendoa eraiki dugu. Gure lan egiteko moduak euskal kulturarekiko errespetua, bidean metatutako esperientzia eta xehetasunekiko arreta zorrotza uztartzen ditu.
Artistak eta taldeak
Ezagutu taldeak, haien historia eta musika
Diskoak eta liburuak
Kulturaren aldeko apustua egin
hURRENGO EKITALDIAK
Kontzertuak, festak, jaialdiak…
Baga-Biga denda
Musika da gure zerbitzuen ardatza, eta gure izateko arrazoia.
Baga-Biga bulegoaren zerbitzuen ardatza musika da: diskoetxea, managementa, ediziogunea, kontzertuen antolakuntza, musikaren sustapena (diskoak eta zuzenekoak). Erantzun osoa eta integrala emateko prest dago Baga-Biga nahi edo behar den tokian eta denboran.
Profesionaltasunak gidatzen du bulegoaren hausnarketetan. Baga-Biga musika sektorean erreferenteetako bat da, eta hori adierazten dute hainbat zenbakik (220 disko baino gehiago argitaratu ditu eta urtean 450 musika ekitaldi, musika ekoizpen edo kontzertu kudeatutzen ditu).
AZKEN BERRIAK ETA KALERAKETAK
“Qué bonita eres (Libertad)”: Aimarrek poesia eta freskotasuna uztartzen ditu bere kanta berrian
Aimarrek gaur kaleratu du “Qué bonita eres (Libertad)”, pop sentikorreko single bat non askatasuna...
MALOA BROTHERSEN DISKO BERRIA: DOS CARAS, UN FUEGO
Bilbotik, Maloa Brothers hirukote urbanoak Dos Caras, Un Fuego hip-hop diskoa kaleratu du, reggaea...
HAIZE-ARROSA – MAGALA
Magala diska sakon lotuta dago emakumearekin, tradizioarekin eta transmisioarekin. Ez da bakarrik...
BAGA BIGA UHINAK
Ekitaldi bat antolatzen duzu?
Baga Bigarekin harremanetan jarri festa, kontzertu edo jaialdietarako banda edo artista bat kontratatzeko.












