May 20, 2025 | Kontzertuak

🐀🔥
La Furia-k pasa den ostiralean, maiatzaren 16an, eman zion amaiera bere GPS birari Madrilgo Vesta aretoan. Indarrez, hitzez, gorputzez itxi zuen: bere modura. Girando Por Salas zikloaren barruan, Ultra diskoa Estatuko hainbat eszenatokitatik eraman du, techno, reggaeton, rap eta samurtasun politikoaren arteko nahasketa batekin. Zuzenean berriz ere hautsi eta berreraiki da La Furia.
Garrasi hotzetik, zuzenean bizi duen gorputz-tentsio elektrikoraino, La Furiaren kontzertu bakoitza eremu deseroso eta beharrezko bihurtu da. Madrilen egon zenak badaki: ez zen musika soilik, esperientzia fisiko bat izan zen, astinaldi bat, desira eta hizkuntza (euskara ere bai) arma bihurtzen diren leku bat. Eta hori ere bada GPS: aretoz areto biran, bai, baina batez ere begirada biratzen.
Berriro ikusiko dugu elkar maiatzak 31k Iruña Rock-en.
Argazkiak: Javier Portillo eta Goiko
 

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN