Dic 5, 2025 | Disko kaleraketa

KONKISTA, ETSren disko berriak, bizitzaren kontrasteak erakusten ditu eta zeharkatzen gaituen anbibalentzia zintzotasunez erretratatzen du. Kaos emozionaleko garai batetik sortzen da, eta emozio kontrajarriez betetako bidaia bihurtzen da. Aurrez aurre zauriei begiratzeko gonbidapena da, bidearen partetzat hartu eta konkista pertsonal bihurtzeko.

 

Iñigoren arabera: «zauriak beharrezkoak dira aurrera egiteko.» Albuma amorru, tristura, nostalgia, negar, bakardade, tentazio, pasio, ospakizun eta ziurgabetasunetik igarotzen da. Muturreko emozioak elkarrekin bizi diren, talka egiten duten eta, hala ere, aurrera egiteko modua aurkitzen duten bizitzaren erretratu zintzoa.

 

«Oraingoan nahi izan dudana egin dut» , onartu du Iñigok. Oztoporik gabe, kanpoko presiorik gabe, kontrastez betetako ibilbide bat bezala igarotzen da diskoa, ETSren sormen askatasuna erakusten du, estilo desberdinak arakatuz.

 

Nabálezek (Kolonbia) eta Fernando Boixek (Valentzia) egindako musika ekoizpenak soinu aberastasuna eta estilo aniztasuna ematen dizkio diskoari: influentzia latinoak — bachata, kuartetoa, urbanoa —, elektronika, pop rocka, folka, baladak eta baita afrobeats ere. Diskoa deigarria da bere eklektizismoagatik. Abesti bakoitzak bere mundu propioa du, Eutsi Eskutik hunkigarritik hasi (Iñigoren anaiari eskainia) eta Ta Orain Zeren erritmo urbanoetaraino.

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN