Korrontzi taldeko Agus Barandiaranek parte hartu du 'Idiazabal' abestian, jatorri-deitura gazta honen 'omenez' egin dena, Iñaki Palacios musikariaren eskutik. Bideoklipan ikus dezakezue Josu Sanchezek sinatzen duen koreografia, Mulixka Dantza Taldea aritzen dela. Aipatu abestia Euskal Gaztaren Azokaren harira egin da. Aurten, Idiazabaleko hitzordu hau bi egunetan zehar garatuko da, maiatzaren 6an eta 7an, hain zuzen. Halaber, 'Idiazabal' kantua Baga-Bigak ekainean argitaratuko duen 'Ardoa, lurra, dantza' bildumari erantsiko zaio.
AZAXek “Eskau ta Eskau” single berria kaleratu du
Santa Agedako abestiaren doinu ezagunaren deiak ohartzen digu zertara datozen oraingoan...





0 iruskinak