Haize-arrosa taldearen (Berriz, Bizkaia, 2022) single berriak elektro-triki-pop erritmoa du, eta Doctor Deseo taldeko Francis Diezek ahotsa sartu du. “Ez dogu zor ezer” abestiak gizarteak edertasunaren inguruan sortu dituen kanonak kritikatzea du helburua, gorputz normatiboetatik harago bizitza zoragarriak daudelako, eta hori aldarrikatzea eta zaintzea bizitza bera defendatzea da. Abestiaren letra Onintza Enbeitak idatzi du, eta Aitor Ariñok grabatu du. Bideoa Maria Redondok zuzendu du, eta Itziar Ituño, Juanjo Otero, Marina Ostolaza eta Uxue Santa Eufemiaren lan ikaragarriaz gozatzeko aukera ematen digu.
Kalean da “Tropikal”, 48280 taldearen azken singlea
48280 taldeko Txoron, Lil, Besz, Ruizma eta Karzuk indarrak uztartu dituzte beste behin aurtengo...





0 iruskinak