Haize-Arrosak “Politte” izeneko abesti berria aurkezten du, Moonshine Wagon talde gasteiztarrarekin egindako lankidetzan. Folkaren eta kajun musikaren arteko nahasketatik sortutako kantu honek askatasuna, aniztasuna eta irregularraren edertasuna goraipatzen ditu.
Munduak zuri eta beltz banatzeko joera duen honetan, “Politte” kolore leherketa bat da: norberari gorazarre, garenari gorazarre, hegemonietatik irteten denari gorazarre.
Musikalki, Haize-Arrosaren folk sustraiak eta Moonshine Wagonen bluegrass indarra uztartzen dira, giro argitsu eta aske bat sortuz.
“Politte” bideoklipa azaroaren 6an, 20:00etan, estreinatu zen YouTuben, eta azaroaren 7tik aurrera abestia plataforma digital guztietan entzungai dago.





0 iruskinak