STR taldeak (Bizkaia) bi disko ditu. Pop-trapa eta autotunea ditu osagairik indartsuenak, eta erritmo horien alboan daude hainbat osagai-laguntzaile, EDM (Electronic Dance Music), future bass, pop-funk eta askotariko zertzeladak. Abestiek intentsitatearekin jokatuko dute baina tartea ere badago naretasun malenkoniatsuaz bustiriko doinuetarako. Maitasuna, harremanak, bizitza, sentimenduak, sexua dira taldeak erabilitako gaiak testuak biribiltzeko, queer zipriztinekin. Zuzeneko aparta.
OXABIk 20.urteurrena Durangoko Landako gunea ospatuko du!
Oxabik 20 urte bete ditu, eta urteurren berezi hau ospatzeko kontzertu handia eskainiko du...





0 iruskinak