En Tol Sarmiento (ETS) taldeak Gasteizen zuzenean aurkeztuko du Beldurrik ez bere laugarren lana -eta osorik euskaraz atera duten lehenengoa-.
Araban egiten duten aurkezpen kontzertu berezia da, eta horretarako Gasteizko Jimmy Jazz aretoa ska eta doinu dantzagarriz betetzea da beraien helburua.
Martxoak 19, larunbata gaueko 22:00
Jimmy Jazz aretoa Gasteiz.
Hacia la Luna 2012an kaleratu zen eta geroztik taldearen gorakada itxurosoa izan da.
2014ko martxoan agertu zen “Zure mundua”.
Arabako Errioxan izar eta bidean beste lurraldeetan.
Eta laugarrena goitik behera euskaraz. En Tol Sarmiento taldearen “Beldurrik ez” diskoa 2015eko urrian grabatu du Javi San Martinek Sonido XXI estudioan (Galar, Nafarroa).
ETS taldeak bi laguntzaile izan ditu: “Igel egosiaren sindromea” kantuaren hitzak Dani de Ayalak idatzi ditu, eta diskoan zehar Juanan San Martinek teklatuak sartu ditu.
@EnTolSarmiento @BagaBigaeus ahaztezina #bagabiga #jkgoiko #elconejodejabolucas#mariano#yoigo Argz : Gontzal Garate pic.twitter.com/eTBBKJkhjn
— j.k goiko (@jkgoiko) 2016(e)ko martxoak 20





0 iruskinak