Aukera Berriak CD

14,00 

Artista: ETS (En Tol Sarmiento)

ETS (En Tol Sarmiento) Aukera Berriak CDa

417 disponibles

Más detalles

ETSk (Iekora, 2005) pausu handi bat eman du aurrerantz haien bosgarren lan luzearekin. Disko honen izenburua bera, “Aukera berriak”,  printzipio adierazpen bat da; bestien letrek bizitza bizi eta bidegurutze orotan gure aurrean eman daitezkeen aukerez baliatzeko deia egiten dute, eguneroko bideak eskaintzen dizkigun kolore guztiez gozatu eta bizitza bere horretan bizitzea besterik ez dela egin behar gogorarazten digute.

Bi urte lehenago “Ametsetan” kaleratu ostean, diskoa beraz gain liburu bat eta kontzertu baten zuzeneko grabaketa zekarren lan mardula, aldaketarako eta musika molde berriak aztertzeko aukera hartu duela erakutsi du Arabar Errioxako taldeak; haien adierazgarri den ska-rock soinuaz gain, folk-rocka, popa, rumba eta baladak ere lantzeko hautua egin dute lan luze honetan.

Iñigo Etxezarretarenak dira disko honetako musika eta hitz gehienak, ekoizpena eta konponketak Pello Reparazen esku egon da; grabaketa eta nahasketa Paxkal Etxeparek egin ditu 2019ko irailean. Zenbait kolaborazio esanguratsu ere biltzen ditu disko honek; Jon Maiak hitzak jarri dizkio “Beste behin” abestiar eta, Ander Valverdek ahotsak eta hitzak  “Logela honetan” kantuari. Gorka Pastor izan da pianoan  eta Suakaiko Claudia Oses eta Ivan Carmona soketan “Heldu da garaia” abestian, Iosu Ervitik Drum Groove Studioan grabatua. Dani de Ayalak “Isiltasunaren indarra”-ri hitzak jarri dizkio, Zuriñe Gil eduki dute laguntzaile hitzekin eta zuzenketetan, eta azkenik, alor bisualean, Ibai Acevedo argazkilaria eta Edurne Balenciaga diseinatzailea aritu dira.

Envíos y devoluciones

Tarifas de envíos:

España Peninsular 8,35 €
Islas Baleares: 18,00 €

Plazo de devolución 14 días

Consulta las condiciones de devolución