Hesian taldearen bideoklipa duzue: "Hemen naiz", abenduan irtengo den disko berriaren lehen bideoa. Nolako harremana nahiko den deskribatzen du. Harreman osasuntsua, beharrik eta "mobidarik" gabekoa. Ondoan nahi zaitut eta ondoan egongo naiz, onean eta txarrean. Metaforak ere baditu, baina zuzenagoa edota argiagoa da. Musikalki oso Hesian da, abesti erraza, sinplea… Hitzekin ere horrelako zerbait dio: harreman osasuntsua nahi dut, arazo gabea, etab.
Hesian taldeak 10 urte beteko ditu aurten eta bederatzi abestiko diskoa prestatu dute. Zazpi abesti berri gehi "Behar zaitut" eta "Ezin ahaztu" abestien bertsioak hainbat kantari laguntzaileekin batera. Taldearen 10. urteurrena aitzakiatzat hartuz, disko berezia sortzea da asmoa.
Hesian taldeak ez du bere betiko esentzia galdu, estilo desberdinak nahasi dituzte eta hitzen indarra azpimarragarria da duten garrantzia kontuan hartuta.
Maloa Brothers-ek “Pura Vida” kantaren bideoklip berria argitaratu dute Auxili-rekin batera, eta biran jarraitzen du hiri ezberdinetan zehar
Maloa Brothersek “Pura Vida” abestiaren bideoklip berria aurkeztu du, Auxilirekin batera,...





0 iruskinak