Gaur, urriaren 3an, argitaratzen da Begien indarra, Julie, Iparraldeko kantariaren single berria, bere ibilbidean aurrerapauso garrantzitsua ematen duena: euskaraz lehen aldiz idaztea eta abestea.
Begien indarra pop doinu intimo eta emozionaleko kantua da, begirada hizkuntza unibertsala dela azpimarratzen duena. Kantuak erakusten du nola begiradek maitasuna, mina, itxaropena edo agurrak adierazi ditzaketen, hitzek baino haratago.
Lan honekin, Julie-k euskararekiko eta euskal kulturarekiko lotura indartzen du, eta proposamen fresko eta sentikorra eskaintzen du, publiko desberdinekin konektatzen duena.
Singlea dagoeneko eskuragarri dago plataforma guztietan.




![[EH KONTRATAZIOA IREKITA] MONDRA](https://baga-biga.eus/wp-content/uploads/2025/12/DE-RONDA-©-Sofia-Taboada-400x250.jpg)
0 iruskinak