Dic 15, 2025 | Albisteak

«20 urte, mila doinu» Baga Bigaren soinu-bidai kolektiboa da. Bi hamarkadetan zehar sortutako abesti bakoitzak, oholtzaren gaineko une bakoitzak eta izandako topaketa bakoitzak gure memoriaren partitura osatzen dute.

Ospakizun hau ez da soilik musikari buruzkoa: musika hori posible egin duten guztiei buruzkoa da. Artistei, entzuleei, teknikariei, antolatzaileei, lagunei eta bidelagun guztiei.

Aurten, ez dugu soinu bat ospatzen soilik. Ospatzen dugu nola bihurtu garen komunitate bat, nola ehundu dugun sare bat doinuz eta bihotzez, eta nola irudikatzen dugun etorkizun bat erritmo propio batekin.

Guzti honetarako, “Baga-Biga Albumak” sortu dugu, 6 puaz osatutako kutxa berezi bat, zigiluaren historian argitaratutako disko guztietako abestiekin osatutako hainbat zerrendatara sartzeko QR bat barne hartzen duena.

Formatu sinboliko eta bildumagarria, musikaz eta artistaz beteriko bi hamarkadatan zehar ibiltzeko.

https://baga-biga.eus/produktua/baga-biga-albumak/

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN