2006ko otsailean plazaratu zuen Baga Biga musika ideiak bere lehen lana. Noizean Behin taldearen lehen diskoa. Aurreko urtean management agentzia bezala sortu zen Baga Biga musika ideiak. Hasiera artan Urgabe taldea eta Los Moñas Mungiako taldearen agenda kudeatzen zuen, batipat zuzeneko lanei zuzendua. Kontzertuak antolatu eta kudeatzen hasi, eta hurrengo urtean diskoak plazaratzeari ekin zion Baga Bigak. Eta urteotan disketxe bezala bere lekua lortu du musikaren esparruan.
Noizean behin | …inoiz kontatu ez nizkizunak…
Inoiz kontatu ez nizkizunak, Noizean Behin Gatikako metal taldearen lehen lana. Aurkezpen diskoa. Gerora bide propioa landu duen taldea.
150 disko urte guzti hauetan
Metak taldeak utzitako hutsunea betetzen saiatu zen orduan Baga Biga, eta geroztik urtero urtero disko mordoa kaleratu ditu.
Dagoeneko 151. disko eta lan plazaratu dira eta Garilak 26 erromeria taldearena izan da azkena.
Baga Biga diskoetxeak dituen erreferentzia guztiak sarean daude.




![[EH KONTRATAZIOA IREKITA] MONDRA](https://baga-biga.eus/wp-content/uploads/2025/12/DE-RONDA-©-Sofia-Taboada-400x250.jpg)
0 iruskinak