The Uski´s taldea disko berria ari da prestatzen 2015eko udazkenean argitaratzeko Baga-Bigarekin. Hiru urte pasatu dira euren azken diskoa argitaratu zutenetik, baina The Uski´s taldeak erakutsiko digu trebezia izugarria duela kantu errazak bezain erakargarriak egiteko, eta gainera kritika garratza helarazi nahi digu bizi ditugun garai ustelak agerian utzita ("Mr Bajoi"). The Uski´s taldeak diskoa lantzeaz gain, uda partean edozein herrietako jaietara joateko prest ageri zaigu. Kontratazioa irekita dago.
Doctor Deseo 20/40; desiraren gau magikoa 🎤🌟
Doctor Deseo 20/40: magiaz beteriko itzulera Doctor Deseo, euskal musikaren barruan ezinbesteko...





0 iruskinak