La Furia PROMO

Moonshine Wagon

Moonshine Wagon laukoteak (Araialdea, Araba, 2013) bluegrass doinuak era basatian plazaratzen ditu  haien kontzertuetan. Geldigaitzak dira, suziriaren abiadurarekin doaz erritmoak, eta taldearen energiak libertimendu salbaiko festa zaratatsu bilakatzen dituzte kontzertu guztiak. Berdin dio tokiak, herrialdeak, euriak edo kazkabarrak, Moonshine Wagon taldeak alimaleko iaiotasuna du edozein egoerari buelta eman eta eguna alaitzeko, tristezia eta apaltasuna albo batera uzteko une batez, edo, gutxienez, kontzertuak irauten duen bitartean, baita haren biharamunean ere.