La Furia PROMO

Modus Operandi

Modus Operandi taldea (Euskal Herria, 2017) Iñaki Ortiz de Villalba kantariak sortu zuen Betagarriren amaieraren ostean gordeta zituen kantuei irtenbidea emateko. Andoni Matxain Laurobako gitarjoleari maketa batzuk aurkeztu zizkion abeslariak 2017ko uztailean, ondoren, San Fermin bete-betean Vendetta taldeko Enrikko Rubiños eta Rubén Antón batu zitzaizkien taldera, geroago Julen Barandi (Izaro) eta Gonzalo Fernández de Larrinoa (The Hot Walk) ere, 2018an. Hamaikako honekin ,  festa giroa eta hitz konprometituak oinarri, urte berean kaleratu zuten taldearen izen bereko lehen diskoa.

2020an COVID-19arekin batera iritsi ziren aldaketak; taldeak geldialdia egin behar izan zuen eta Josu Erviti (Txarrena, Tximeleta), Joseba San Sebastian (Sen) eta Diego Martinez (Luz de Putas) sartu ziren beteria, baxua eta tronboian. Taldekide hauekin kaleratu zuen Modus Operandik bigarren lan luzea, “Dantza Gaitezen hil arte”, 2020ko abenduan.

2023an Kerobia taldeko Ruben Matillak ordezkatu zuen Andoni Matxain gitarrajolea. Osaketa honekin Atzo / Gaur diskoa kaleratu zuen taldeak, azken bi hamarkadetako euskal musikari omenaldia egiten dion disko bikoitza. “Atzo” atalak bost talde euskaldunen abestien bertsioak biltzen ditu, artista desberdinekin kolaborazioan, “Gaur” aldeak berriz, Modus Operandik etorkizunean jorratuko duen musika ildoa definitzea du helburu.

2026ko udan “Agur” singlea aurkeztu du taldeak, bizitza den bidaiaren joan itzuliei buruzko reggae eta soul-gospel kutsudun abesti dantzagarri eta itsaskorra.