Mirari taldea (2024, Iruñea, Nafarroa) Urko Milagro musikari iruindarrak sortutako proiektua euskalduna da bere osotasunean. Urko Milagrok musika munduko hainbat musikari ekarri ditu zazpiko taldera. Batez ere txaranga eta plaza-taldeetan jo izan dute, eta taldekide guztiek dituzte musika ikasketak. Mirari proiektua, dena den eta batez ere, pop musikara lerrotu da, baina rock eta musika latinoaren esparruari ez diote muzin egin.