La Furia PROMO

JAGOBA

Jagoba Mendizabal Lasarte-Orian jaiotako musikari eta abeslari euskalduna da. 2024an ematen dio hasiera “JAGOBA” izeneko proiektuari, pop-rock doinuak jarraiki. Urte berean plazaratu zuten lehen kantua Hazasekin batera, “Zenbat Gau”. Abestiaren arrakastak Hazasekin batera herriz herri ibiltzera bultzatu zituen 2025ean. Ibon Kazalis baterian eta David Villa baxuan izan dira taldera sartu diren azken kideak.