La Furia PROMO

Iñaki Palacios

Iñaki Palacios musikariak (Gasteiz, 1988) txistuaren irudi berritua aurkezten du. Bere abestietan Folk kutsuak topa daitezke. Genero honetako korronte berriei begira, orain arte Euskal Herrian hain errotuta dagoen musika tresna honekin batera egon ez diren elementu eta erritmoak uztartzen ditu.

Entzulearentzat , soinu fresko eta erakargarriz josten ditu bere abestiak non musika tresna bakoitzak bere lekua daukan. Honez gain, abeslari eta dantzariekin jorratzen ditu zuzenekoak.

Konpositore Gasteiztarrak, Eusko Legebiltzarrari musika jarri dio “Izaro” abestiarekin. Bere azken diskoaren barne dagoena (Argizaiola- Baga-Biga 2024) eta aurtengo uztailean Donostiako Kurtsalean sinfonikoki estreinatuko dena.