Haize-arrosa taldea Berrizen (Bizkaia) sortu zen 2022an. Taldearen musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez dabil haize-orratzak markatzen duenaren arabera. Ongi hausnartutako erritmoak lantzen ditu taldeak, eskarmentu handiko musikariak dira, askatasun egarrizko erritmo eta doinuak sortarazten dituztenak, haien ibilbide eta koordenatu musikal zabalen aterpean.
Folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, elektro-pop-triki, world-fusion, ba- lada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella, ambient… Kantu bakoitzak bere “haize-arrosa” dauka. Trikiaren soinuak markatzen du melodien zeruertza, nahiz eta gertuagotik behatzean musika prisma zabal bat behatu. Ibaiak ura daraman bezala, beti ur desberdina dakar taldearen musikak. Askotariko estiloan du atsedena Haize-arrosaren jaiak. Taularatzean, taldeak indarra pilatzen du emeki, entzulea taldearen musika zirimolan harrapatu hartze, hemen taldearen zuzenekoen xedea. Ikusleek tarte Eder bat pasaraztea da Haize-arrosa taldearen helburua, gozaraziz gozatu.




