La Furia PROMO

ENBATA LORADE

2023an kontzertu bakar baterako sortu zen proiektua benetako sorpresa bihurtu da; hasierako asmo haiek gainditu eta jada bi disko kalean dituen talde sendo eta berritzaile gisa loratu da Enbata Lorade. Bakioko boskote honek rock alternatiboa eta popa uztartzen ditu, funkyaren dantzagarritasuna eta raparen indarra bereganatuz. Haien soinu fresko eta eklektikoak zuzeneko elektriko eta indartsu batean egiten du eztanda, publikoarekin konexio zuzena lortu eta energia dantzagarri kutsagarria plazaratzen. Bakioko kostaldetik datorren enbata musikal honek bidean ezustekoz aurkitutako lehengai hori sormen-indar bilakatu du.