Eider Saez euskal poparen ahots oparoenetako bat da. Bere musikak, zintzoa eta emozionala, bere eboluzio pertsonal eta artistikoa islatzen du, bere publikoarekin lotura paregabea sortuz. «Nola aldatu gara?» bere azken diska ostean, 2025ean oparoa izan da Eiderren ibilbidea, Bilbao BBK LIve jaialdian joz eta urtea Kantuz Ura Bere Bidean amaituz. 2026an sendo dator Eider, proiektuari salto emango dion diskarekin, dimentsio handiagoko proposamen batera jauzi eginez, bere musika publiko zabalago baterantz hedatzeko prest.





