Buhos jai-talde erreferentziala da, eta estatuko kartelburuetako bat. 1.000 kontzertu baino gehiago dituzte atzean, eszenatokien gainean duten benetakotasunarekin, publikoa fidelizatzea lortu dute. 250 mila jarraitzaile baino gehiago dituzte sare sozialetan, eta TikTok-en Kataluniako 1. taldea da. Hilero ehunka mila entzule ditu Spotifyn eta 45 milioi erreprodukzio baino gehiago YouTuben («Volcans» abestiarekin urrezko disko bat barne), eta streaming plataformetan katalanezko musika entzuten dutenen hileko TOP 3aren barruan kokatzen dira.