La Furia PROMO

48280

48280 Lekitxotik sortutako kolektiboa da, herriko parke eta kuadrilletatik jaioa. Rapetik abiatuta, euskaraz apenas entzuten diren sonoritateak eta juergarako giroa uztartzen dituzte, herriko mugimendu propio eta kolektiboa sortzeko helburuarekin. Elkarri lagunduz eta bakoitzaren nortasuna zainduz, Blesz, Karzu, Lil, Ox, Ruizma eta Txoron Beats-ek argi dute: orain artekoa hasiera baino ez da izan, eta Lekitxoko musika ahalik eta urrunen eramatea dute amets.