Ago 31, 2026 | Kontzertuak

Julie abeslari baionarrak kontzertu berezia eskainiko du irailak 5ean, larunbata, Gasteizko Santa Maria Katedralaren portikoan. Ingurune ezin hobea izango da haren 2025eko «EKLORE» 2025eko lehen lan luzeko abestiez gozatzeko; folk garaikidea eta chanson frantziarraren arteko bidean, euskaraz zein frantsesez kantatuak, disko hontako piezek abeslariaren barne mundu sentibera eta ñabarduraz betea plazaratzen dute, Julieren ahotsaren lirikotasun bikainaz defendatuak betiere.

Agertoki apart bat

Julieren larunbateko kontzertua Gasteizko Santa Maria katedraleren portikoan egingo da, «Abierto por concierto» egitasmoaren barne. Katedralak Vital fundazioarekin kolaborazioan antolatutako kontzertu zikloan flamekno, folk, jazz, musika klasikoa edo kontzertu koralak eskeintzen dira agertoke paregabe batean, 2025eko apririlean berri zaharberritu den Santa Maria Katedralak eskaintzen dituen espazio desberdinetan. Kontzertu zikloak 1998az geroztik katedralaren lanen izenarekin jolas egiten du; lanetan egonda ere bisitak egin zitezkeen hauei ikusgarritasuna emateko «abierto por obras» izenpean.

Santa Maria katedralaren portikoan izango da kontzertua irailak 5ean, larunbata, 20:00etan eta 12€ balioko ditu sarrerak.

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN