Abr 24, 2026 | Single kaleraketa

Abesti hau ez da Agur bat, ongi etorria baizik.

“Agur joan zirenentzat, agur gurekin egon nahi ez dutenentzat edo gurekin egon ezin direnentzat. Zergati ugari egon daitezke, baina denborak bakarrik du erantzuna.”

“Agur”-en bidez, Modus Operandisek bidaia bat aurkezten digu. Bizitzan zehar konpontzen ez ditugun gauzei buruz hitz egiten-k, nahiz eta arazo horiek konpontzeko aukerak ditugun arren. Azken finean, bizitza erabakiz josita dago eta guk erabakitzen dugu bizitzea ala ez.

Bidaia joan eta itzuliez beteta dago. Modus Operandis-ek galdutakoa bilatzera ihes egiten du, baina berreskuratzerakoan berriro esan behar dio agur, datozen gauza edo pertsona berriei ongi etorria emateko helburuz. Estribilloetan isla, “Agur maitia, agur gazia”, harremanaren bukaera adierazten du.

Agur jaunak, ez da agur bat ongi etorria baizik

Abestia similez beteta dago, eguneroko egoerak sinbolizatzen dituzten elementuz eta erreferentziaz: argizaria / harremana, bala bat / aukera eta erabakia, Kill Bill filmeko Huma Thrurman-en hilkutxako eszenan duen jarrera…

Musikalki, kantu reggaea dakarkigu Modus Operandisek, estrofak reggaera abiatuta eta estibilloak pop ikutuaz, UB40 taldeak inspiratuta. Bidaia igaro ahala, kantak bere eraldaketa propioa du eta metalei bere lekua emanez, guztiz aldatzen du, entzulea ezustekoz topatzen duen bukaeran soul gospel batera igaroz.

0 iruskinak

Bidali iruzkin bat

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

JARRAITU BAGA BIGA-REN BLOGA IRAKURTZEN