Poz handiz iragartzen dugu 48280 taldea Baga Biga-ren rosterrean sartu dela. Lekeition sortua, musikarekiko zaletasunak eta elkarrekin zerbait propioa eraikitzeko gogoak batuta, parkean rapa egiten hasi eta kuadrilla ezberdinak elkartu eta mugimendu bat sortzeko helburuarekin jaio zen proiektua.
Blesz, Karzu, Lil, Ox, Ruizma eta TxoronBeats taldekideek osatzen dute 48280, eta euskaraz egindako proposamen fresko eta indartsua ekartzen dute: kale-energia, juergarako giroa eta amets argi bat—herriko musikarekin ondo pasatu eta ahalik eta urrunen heltzea.





0 iruskinak