Atlantida CD
El precio original era: 14,00 €.5,60 €El precio actual es: 5,60 €.
SeiUrte Atlantida CDa
54 disponibles
Xehetasun Gehiago
SeiUrte taldeak urteak beteko ditu berriro, seigarren diskoarekin ospatuta «Atlantida» izenpean. Ezin esan ezetz, argia itzaltzen denean, dena ilun denean, Seiurte gurekin ez dela ezin esan. Seigarrenez argituko digute, indarrik galdu gabe, egunsentia eta, hau iristen denean, ilargia eta eguzkia ikusiko ditugu, biak batera. SeiUrte taldeak ernaldutako haziaren fruitua izango dugu, Atlantida, hain urrun eta hain gertu ikusteko aukera. Gertu edo urrun, SeiUrte taldeak bere pop-rock alaiari seriotasun sendoa erantsi dio. Ahotsak ez dira iraganean izan zirenak bezain gardenak baina melodiaren indarra ez dute galdu. Gitarrek norabide trinkoagoa dute, abestiren batean jostari, New Order taldearen ildotik; Itoiz taldearen eragina ere nabari daiteke, Jotakie taldearen popa eta abar. Bateriaren soinua ilundu egin da baina rock-a beti bezalakoa du; hala ere aldaketa nabari da diskoan. Badira betiko SeiUrte taldearen soinuaren tankerako abestiak, baina rocka irabazle aterako da. Usain desberdina dute kantuek, ingeles kutsua darie. SeiUrte taldearen «Atlantida» diskoak entzunaldi ausartagoa eskatuko digu; aldaketaren bidea eraikia dago.
Bidalketak eta Itzulketak
Bidealketa-tarifa:
Espainia Penintsularra: 8,35 €
Balear Uharteak: 18,00 €
Itzultzeko epea: 14 egun.
Kontsultatu itzultzeko baldintzak.





