Iñaki Palacios musikariak (Gasteiz, 1988) txistuaren moldea berriztatu du. Bere abestietan Folk kutsuak topa daitezke, zeinaren korronte berriei begira, orain arte Euskal Herrian hain errotuta dagoen musika tresnak interpretatu ez dituen elementu eta erritmoak uztartzen dituen.
Entzulearentzat, soinu fresko eta erakargarriz josten ditu bere abestiak, musika tresna bakoitzari bere lekua maisuki utziz. Zuzenekoetan, musikaz gain, abeslari eta dantzariz lagunduta azaldu oi da Iñaki Palacios.
Eusko Legebiltzarrari musika jarri zion konpositore gasteiztarrak “Izaro” abestiarekin, bere azken diskoan entzungai (Argizaiola- Baga-Biga 2024). “Azken Arnasa” izenburuko liburu bat ere argitaratu du, zeinetan euskal folklorearen sustraietatik, proposamen garaikideetarainoko ibilbidea aztertzen duen, 35 partitura originaletan.




