La Furia PROMO

Eider Saez

Eider Saez etorkizun oparoko euskal poparen ahots bat da. Bere bilakaera artistiko zein pertsonalaren isla da Eiderren musika zintzo eta emozionala, zeinaren bidez bere publikoarekin lotura paregabea sortu duen. «Nola aldatu gara?» bere azken diskoaren ostean, oparoa izan da Eiderren ibilbidea; 2025ean Bilbao BBK Live jaialdian jo eta Kantuz Ura Bere Bideanen parte hartzearekin amaitu zuelarik urtea. 2026an sendo dator Eider, proiektuari salto emango dion diskoarekin, dimentsio handiagoko proposamen batera jauzi eginez, bere musika publiko zabalago baterantz hedatzeko prest.