Modus Operandi taldearen (Atzo / Gaur) hirugarren diskoan dagoen abestia da “Denboraren aizkorak” eta orain bideoa erantsi diogu. Bizitza zeharo baldintzatzen du dena abiada bizian egin eta lortu beharrak, eta kapitalismoak heriotzara garamatza abiadura berberarekin. Gizarte kapitalista eredua zorrotz kritikatzen du kantuak. Denborarekin zer egiten dugun hausnartzera dator abestia. Beraz, rock azkarra, abiadurakoa, Kaliforniako rockaren tankerakoa. Bizitza azkar badoa, kantu hau ere bai. Abestia Josu Ervitik grabatu du eta bideoa Iker Villak zuzendu du.
AZAXek “Eskau ta Eskau” single berria kaleratu du
Santa Agedako abestiaren doinu ezagunaren deiak ohartzen digu zertara datozen oraingoan...





0 iruskinak