KALEAN! 05/16
«Zurekin» laguntasunaren, konplizitatearen eta esker onaren oihua da. Erortzen garenean altxatzen laguntzen digun pertsona horri kantatzen dio Mirarik: gure ondoan egoten dakienari, maitasuna isilean ematen duenari, bizitzako une gazi-gozoetan gure parean egoten denari. Abestiak emozio horiek melodia alaiekin eta erritmo indartsuekin uztartzen ditu, sentimenduak ospakizun bihurtuz.
Soinu elektronikoek eta dantzagarritasunak indarra ematen diote kantari, “Mundu Berria” abestian inspiratuta baina ukitu berriekin, gorputza eta bihotza batera mugitzen dituzten elementuekin. Elkarrekin bizitzeko gogoa, elkarrekin mundua aurrez aurre hartzekoa. Hori da Zurekin abestiaren mezua: zurekin dena hobea da.





0 iruskinak